JOLASTEKO HAINBAT MODU:
Irudiak izendatu eta dagokion urtaroaren azpian kokatu.
Irudietako bat (ala bat baino gehiago) kendu eta zein falta den galdetu.
Urtaroen izenak dituzten lau txartelak jokalarien artean banatu. Irudiak dituzten txartelak buruz behera jarri. Jokalari batek irudi bat hartu eta izendatuko du; izen egokia esanez gero eta berak duen urtaroari egokituz gero irudia beretzat gordeko du. Lau irudiak lortzen lehenbizikoak irabaziko du.