MATERIALA:
Inprimatutako txartelak
NOLA JOLASTU:
Hainbat jolas egin daitezke:
Jokalari bakoitzari zazpi txartel banatu; gainerakoak multzo batean jarri buruz behera. Txartel bat jarri erdian buruz gora. Jokalari bakoitzak bere txartelak eskuan izango ditu ikusgai; ezingo da txartelen ordena aldatu.
Lehenengo jokalariak erdian dagoen txartelaren eta berak duenaren artean zein fruta, barazki, jaki... dagoen komunean identifikatu beharko du, horren izena esan eta bere txartela erdian kokatu. Elementu komunik ez badu, multzotik hartuko du txartel berri bat.
Gainerako jokalariek, txandaka, prozesu bera errepikatuko dute.
Esku-hutsik geratzen den aurrena izango da irabazle.
Txartel guztiak banatu eta erdian txartel bat buruz gora kokatu. Jokalari bakoitzak bere txartelak eskuan izango ditu ikusgai; ezingo da txartelen ordena aldatu.
Abiadura eta erreflexu jokoa da, ez dago ordenarik. Hortaz, edozein jokalarik erdian dagoen txartelaren eta berak duenaren artean zein fruta, barazki, jaki... dagoen komunean identifikatu beharko du, horren izena esan eta bere txartela erdian kokatu.
Jolalari azkarrenak irabaziko du.
ZORTE ON!