MATERIALA:
Inprimatutako taula
Koloretako fitxak
Dadoak
NOLA JOLASTU:
Dadoa jaurti eta jokalariak dadoan ateratako adina lauki aurreratuko ditu:
Lauki horretan irudi bat badago, objektuaren izena esan beharko du; jakin ezean, atzera egin beharko du aurretik aurkitzen zen laukiraino. Asmatuz gero, lauki horretan geratuko da hurrengo txandara arte.
Lauki horretan ekintza bat badago, ekintza hori zuzen burutu beharko du; bestela, atzera egin beharko du berriro ere.
Azken laukitxora lehenbizi iristen denak irabaziko du.
ZORTE ON!