Alexiaz helarazi diren txosten eta fitxekin egin da lan orain arte. Zaharrenek hori bideratu ahal izateko plangintza-proposamenak ere jaso dituzte. Hobetzeko asmoz, honako weborria prestatu du Ikastolak adin honetako ikasleen lan-jarduna bildu eta familientzako lagungarria izango delakoan.
Derrigorrezko jarduerak eta proposamen osagarriak bereizi dira adin honetako ikasleentzako. Horri lotuta esan, ez dela hain erraza adin honetako haurren jardunaren jarraipena egitea eta zuzeneko laguntza eskaintzea. Funtsezkoa da familiek jokatzen duten papera, eta haiek tutorearekin harremanetan jartzea hala behar duten guztietan.
Lehen Hezkuntzako azken zikloan, ikasle eta irakasleek komunikazio zuzena dute ordenagailuaren bitartez: teleikastolan aritzen dira. Honela ari da irakasleria ikasleen jarraipena egiten ere. Gaztetxoak autonomia garatzen hasiak diren arren, familiek oinarrizko papera jokatzen dute seme-alaben jarduna errazten eta erritmo nahiz denborak neurtzen. Horiek horrela, ikasleek bezalaxe, gurasoek ere eskura dute tutorea hala behar duten guztietan harekin harremanetan jartzeko.
Orain arte, Google Drive bitartez egin da lan. Hemendik aurrera, aurrerapausoak eman eta orain arte egindakoa hobetzeko asmoz, Classroom ikasgela birtualak eta Meet bideo-konferentziak gehituko dira LH5. eta 6. mailako lan-metodologiara.
Aurrekoaz gain, baliabide osagarriak jasotzen dituen weborria prestatu du ikastolak.