HHn, eginkizun nagusiak familiekin komunikazioa mantentzea, hurbiltasuna ematea eta seme-alabekin etxean jarduteko baliabideak eskaintzea dira.
Irakasleak familia eta ikasleekin kontaktuan daude telefono eta email bitartez, eta honako weborria jarri da martxan horren osagarri. Bertan, asteroko proposamenak eta proposizio osagarriak bildu dira familiek baliabideak eskura izan ditzaten eta hala nahi duenak erabil ditzan; ondoren, egindakoa tutoreekin partekatuz, elkarren arteko komunikazioa eta harremana mantentzeko helburuarekin.
Ikas-etapa honetan ez da derrigorrezko jarduerarik proposatuko. Izan ere, adin horretako haurrekin gisa horretan aritzea ez da egokia eta interesgarria Ikastolaren iritziz. Familian jolasteko, ongi pasatzeko eta une goxoak bizitzeko baliabideak eskainiko ditu Ikastolak.