Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, zuzeneko harremana dute ikasle eta irakasleek ordenagailuaren bitartez: teleikastolan dihardute. Honela ari da irakasleria ikasleen jarraipena egiten ere. Ikastolako zaharrenak eta autonomia-mailarik handiena dutenak izanik, ohiko klase-ordutegia errespetatuz, asteroko zereginak, horiek egiteko epeak, irakasleekin harremanetan jartzeko moduak... definituta daude. Ikasleek badakite zer, noiz, noizko eta nola egin behar duten.
Teknologiak eskaintzen dituen aukerez baliatuz, DBHko lan-metodologian txertatuta daude online-klaseak, bideo-deiak, bideo tutorialak...
Familiek harreman zuzena izateko aukera dute tutoreekin emailaren bitartez.