Kalakari

Kontzientziaren iraultza!

Instagram kontua martxan!

@berrogeialdigram

Kalakari taldeak proiektu berria jarri du martxan sarean zehar ere hedatzeko. Proiektua aspaldiko ideia den arren, berrogeialdi honek parada eman digu arnasa hartzeko, eta honetan lanean hasteko. Horregatik "@berrogeialdigram" izena aukeratu dugu, itxialdi honetan gauzatzeaz gain, garai hauek atseginagoak egitera lagunduko baitigu.

Hirugarren eta laugarren mailako Kalakari ikasleek hainbat gauza sortu eta sortuko dituzte, Instagramen euskarak duen presentzia areagotzeko. Baina... ez dira bakarrik egongo. Kalakariek batxilergoko Euskara Batzordearen eta ikasle ohi talde baten laguntza ere izango dute. Belaunaldiz belaunaldiko elkarlana aurrera egiteko. Klikatzen den teklatuari, goroldiorik ez! Jarrai gaitzazu!

Podcasta sortu dugu!

Suhiltzaile, ile-apaintzaile, irakasle, erizain, astronauta... Zenbat alditan galdetu izan digute, eta galdetu diogu geure buruari, nagusitan zer izan nahi dugun? Bidegurutze horretan bazaude, podcast hau gauzak argitzen saiatuko da.

Ikasketa ezberdinak burutu dituzten eta burutzen ari diren pertsonak elkarrizketatuko ditugu ahalik eta bide gehien argitzeko. Zalantzak badituzu, zeure buruari egiten diozun galdera "zer ikasi nahi dut?" bada, leku egokian zaude.

Podcasta entzuteko zure plataformarik gogokoenean egin dezakezu, horien artean Spotifyn.

"Zer ikasi nahi duzu?"

Spotify zerrendak

"Nahasketa" playlistean denetarik topatuko duzu.

Spotifyn zerbait entzuten hasten garenean, oso antzekoa den musika gomendatzen digu, eta askotan ez gara betiko lau gauzetatik ateratzen. Baina hori amaitu da, musika aukeraketarik onena egin dugu zuretzako. Hainbat playlist sortu eta etengabe eguneratzen ditugu musikarik onena zure esku jartzeko.

Une bakoitzak bere abestia duelako, momentu ezberdinetarako zerrendak ere gehitzen joango gara, eta iradokizunik baduzu... esaguzu! Sakatu hemen entzuten hasteko!