ERAKUSKETAK

2. ZIKLOA - PLASTIKA

3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, aste hauetan etxean derrigortuta geratzearen gaiari buruz dugun iritzia adierazteko, EtxeanGeratuTangram proiektua sortu dugu. Irudiak ikusteko hemen edo goiko irudiaren gainean klikatu.

Bideo honen bitartez eskerrak eman nahi dizkiegu gure medikuei, gure erizainei eta gure ospitaleetako langile guztiei garai hauetan gure osasunagatik egiten ari diren lanagatik. Eskerrik asko MT3 taldearen partez! EtxeanGeratuTangram MT3 taldearekin.

3. mailako Plastika arloan burutzen ari garen Abstrakzio Geometrikoa proiektuaren erakusketa dugu hemen. Proiektua konfinamendu garaian hasi gara lantzen, beraz, lan guztia gure etxeetan egin dugu. Momentuz, zirriborroak eta anotazioak erakuts ditzakegu. Orain, 2020ko maiatzaren 11ren astean, azken emaitzak lantzen hasi gara.

IKASLEEN LANAK - MARRAZKETA TEKNIKOA eta Diseinu tailerra 4DBH

4. mailako Marrazketa Teknikoa eta Diseinu tailer arloan, ikasturte honetan SAKOMA elkarteari logo berria proposatu nahi izan dugu. Aurkezpen honetan dituzue hainbat aukera. Logoak ikusteko hemen edo goiko irudiaren gainean klikatu.

3. mailako Plastika arloan bukatzen ari garen Abstrakzio Geometrikoa proiektuaren erakusketa dugu hemen. Proiektua konfinamenduarekin batera hasi ginen lantzen, beraz, lan guztia gure etxeetan egin dugu. Erakusketa honetan azken emaitzak erakusten dizkizuegu.

SEINALEAK IKASTOLAN - AUK 4 . DBH 2019-2020

4. mailako Marrazketa Teknikoa eta Diseinu tailer arloan, ikasturte honetan DBHko eriakinerako SEINALITIKA o berria proposatu nahi izan dugu. Aurkezpen honetan dituzue konfinamenduan egin ahal izan dugun guztia.