PILDORA III

GRAMATIKA: AHOZKOA HOBETZEN. BESTE ETA BERA-BERDINA

Askotan gelan hainbat molde txar entzun behar ditugu:

- Beste egunean mendira joan ginen aita-amarekin, Anbotora, iazko leku berdinera

Irakaslea beti zuek zuzentzeko prest izaten da…:

- Noiz ikasiko duzue? Zaindu egin behar ditugu horrelakoak., Ahozko jarduna hobetzeko proposamenak liburura jo eta akats horiei buruzko azalpena irakurri die:

- Gaztelaniazko “el otro día”ren kalkoa da beste egunean. Hobeto horrela:

Lehengo egunean mendira joan ginen aita-amarekin.

Aurreko egunean mendira joan ginen aita-amarekin.

- Bera/berbera hitzak behin baino gehiagotan agertzen zaigun objektu edo pertsona bakarra adierazteko erabiltzen dira:

Gaur ere atzoko alkandora bera/berbera jantzi dut (ez berdina)

- Berdina, ostera, objektu edo pertsona bat baino gehiago izanik, euren arteko antza erabatekoa denean erabiltzen da.


Gaur ere alkandora berdina jantzi dut (Bi dauzkat berdinak, eta gaur horietako bat jantzi dut).



MUGIKORRA KALTETU GABE DESINFEKTATZEKO AHOLKUAK


Etengabe errepikatu digute eskuak garbitzearen garrantzia, baina horrek ez du ezertarako balio eskuan etengabe ditugun gailu eta elementuak ere garbitzen ez baditugu. Guztietan guri egun osoa pega eginda dugun gailu erabiliena mugikorra da; kontuan izan egunean 2.600 aldiz ukitzen dugula mugikorreko pantaila, eta 600 bakteria mota izan ditzakeela, komuneko eserlekuak baino 30 aldiz gehiago. Ez da gutxi, ezta? Eta ez, kleenex batekin ala kamisetarekin pantaila pasatzeak ez du balio. Jarraian, mugikorra kaltetu gabe behar bezala desinfektatzeko aholku batzuk:

1) ITZALI TELEFONOA: garrantzitsua da telefonoa itzaltzea garbiketa burutzeko.

2) ESKUZAPI GARBIAK ERABILI: saiatu erabilera bakarrekoekin garbitzen.

3) ALKOHOLA: %70 isopropilikodun alkohola gomendatzen da.

4) KONTUZ HEZETASUNAREKIN: saiatu zuloetan likidorik ez sartzen.

5) KAMERA GARBITZEKO: Kameraren lentea betaurrekoen zapiekin garbitzea gomendatzen da, ez urratzeko.

6) GARBITU ONDOREN, LEHORTU: Zapi lehor batekin hezetasuna kendu.

7) ZORROA: Ura eta xaboiarekin garbitu eta lehortzen utzi.

EGIN BEHAR EZ DENA

Leihoak ala kristalak garbitzeko produktuak eta etxea garbitzeko produktuak ekidin; mugikorra kaltetu dezakete. Kontuz hezetasunarekin; zuloetan likidoak sartzen badira, sartu mugikorra zorrorik gabe arrozetan.

https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mugikorra-kaltetu-gabe-desinfektatzeko-aholkuak