PILDORA IV

GRAMATIKA:

Gaur, ariketa sinple bat daukazue.: hurrengo esaldiak aztertu eta gaizki dagoena zuzendu.

1. Zuek pentsatzen zaudete zer egin egun hartan

2. Maiderrek ez daki Saioak eta Ikerrek zergatik egin dute.

3. Bartzelonako jokalarietaz hitz egiten du askotan.

4. Hemen badu lan bat dela oso ona.

5. Ardoa edan dut, eta sagardoa baita. Hurrengo bisitaldian elkar bazkaldu zuten. Senarra oso dotore jantzita eta ilea moztuta beste bat zirudien.

6. Asko oroitzen naiz urte hartan ezagutu nuen mutil batetaz.

7. Euskaraz hitz egitea ahaztu zaio.

8. Nire irudiko oporretan askoz ere hobe gaude klasean baino

9. Esan zuten nekatutak zeudela eta ez zirela etorriko.


'Ezpainetan odola': Skakeitan & Lagunak

https://bizkaie.biz/1585035411189

Konfinamendu sasoian, alkartasun apur bat aldarrikatu nahi izan dogu. Bakarrik ezin da, lagunakaz bai. Gure Ezpainetan odola kantua jo dogu, bakotxak bere etxetik, eta miresten ditugun artistei bertan parte hartzeko proposamena egin deutsegu: Pello Reparaz (Zetak), Izaro Andres (Izaro), Eider Saenz eta Markel Idigoras (Nøgen), Aiora Renteria (Zea Mays), Ane Barrenetxea (Sua), Sara Zozaya, Xabi Bandini, Gary Uriarte (Dupla), Juanjo Berasain (Ezpalak) eta Gartxot Unsain (Madeleine, Grises) dira.

Orain gure erronka honakoa da: zuek geugaz abestea nahi dogu; zelan? Grabaizu zure burua kantu hau abesten eta bialdu helbide honetara: ezpainetanodola@gmail.com

Tenpoa (128 bpm) eta tonua errespetetako, jarri kantu originala kaskoetan eta gainetik kantau; bertikalean grabetea komenidu da eta ahotsa bakarrik entzun behar da bideoan.

Parte hartzen dozuen guztion artean aukeraketa bat egingo dogu eta gehien gustau jakuzanakaz bideo bat osotuko dugu; bertan Pellogaz batera kantua abesten urtengo dozue eta zuon artean gure diskografia, kamiseta bat eta poltsa bat zozketatuko ditugu.