PILDORA II

euskeraz "gogoa" -ganas - singularra erabili

POEMA

Eta jendea etxean geratu zen.

Eta irakurtzen zuen eta ondokoari adi egoten zen.

Eta atseden hartu, eta ariketak egiten zituen.

Eta artea sortu zuen, eta jostetan aritu.

Eta izateko modu berriak ikasi.

Eta gelditu egin zen.

Eta sakonago entzun zuen…

Baten bat gogoetan aritzen zen,

beste batzuk otoitzean.

Beste baten bat dantzan…

batzuek beren itzalarekin egin zuten topo.

Eta beste modu batean hasi ziren pentsatzen.

Eta jendea sendatu egin zen.

Eta ezjakintasunean, arriskuan

eta zentzurik gabe eta bihotzik gabe

bizi zirenak falta zirela,

lurra ere hasi zen bere onera etortzen.

Eta arriskua bukatu

eta pertsonak berriz elkartu zirenean,

negar egin zuten hildakoengatik,

eta erabaki berriak hartu zituzten.

Eta etorkizun berriak amestu.

Eta bizimodu berriak sortu.

Eta lurra erabat sendatu

Haiek sendatu ziren bezalaxe.



Gaztelaniaren eraginez-edo, hiztun askok gogo hitza pluralean erabiltzeko joera dute. Gaztelaniaz, gehienetan ganas erabili ohi denez —pluralean, alegia—, hiztun horiek euskaraz ere plurala baliatzen dute singularra erabili beharrean.

Hona hemen Internet sarean topaturiko akats batzuk:

· *A ze gogoak eszenatokira igotzeko!

· *Gogoak badaude, dena da posible.

· *Gauzen zergatiaz galdetzen hasten da, bere ingurunea hobeto

ezagutzeko gogoekin.

· *Sokatiran segitzeko gogoekin itzuli naiz Irlandatik.

Modu honetan behar dute:

· A ze gogoa eszenatokira igotzeko!

· Gogoa badago, dena da posible (= Gogorik badago, dena da posible).

· Gauzen zergatiaz galdetzen hasten da, bere ingurunea hobeto ezagutzeko

gogoz.

· Sokatiran segitzeko gogoz itzuli naiz Irlandatik.

OHARRA. Beste kontu bat da gogoak eman esapidea. Adibidez: Gogoak ematen badit egingo dut, bestela ez / Gogoak ematen diona egiten ohituta dago / Ezin duzu beti gogoak ematen dizuna egin!