Orain Google Drivetik Siteak sortzeko aukera ematen du.
Webgunea zein karpetetan eduki nahi dugun erabaki, eta bertan kokatuko gara. Ondoren pauso hauek eman:
Sitea Driven dugun fitxategi bat modukoa da, beraz izena eman behar diogu. Webgunearen goiburuan agertzeko izenburua ere jarri behar diogu.
Webguneraen itxura aukeratzeko eskuinean goran dugu aukera. Estilo baten gainean klik eginez gero kolorea eta letra mota aldatzeko aukera dugu
Erakuslea goiburuaren gainean jartzen baduzu Aldatu irudia eta Goiburu mota aukerak ditugu.
Goiburuaren gainean dagoen nabigazio barrara erakuslea eramanez gero ezarpenaren gurpiltxoa agertzen zaigu. Bertan sakatuz gero Goiko nabigazioa edo Alboko nabigazioa aukerak ditugu.
Goiburuaren gainean dagoen nabigazio barrara erakuslea eramanez gero Gehitu logotipoa agertuko zaigu. Hemen bi aukera ditugu:
Edizio moduan gaudela orrietatik nabigatzeko goiburuaren gainean, ezkerreko ertzean (webgunearen izenaren alboan), dauden hiru marratxo horizontal horietan klikatuz izango dugu aukera.