Orriak sortu

Eskuineko zutabean, ORRIAK atalean dugu webguneari orriak gehitzeko aukera. Berez Orri nagusia izeneko orria sortzen da webgunea sortzean. Behe aldean dugun (+) ikurra sakatuz sortuko ditugu orri gehiago.

Azpi orriak ere sor daitezke, eta hauetan ere azpi orri gehiago. Hori egiteko arrastatu besterik ez dugu egin behar orri bat beste baten barnera, edo, eskuineko orrien atalean, orri baten gainean kokatuz gero, eskuinetara agertzen diren hiru puntutxo horietan dugu azpiorriak sortzeko aukera.

Orriak nolanahi mogi daitezke ordena aldatzeko, hortarako astatu egin behar ditugu.

Orri bakoitzaren izenaren eskuinean hiru puntutxo horietan sakatuz, aukera hauek ditugu:

Ezarri hasierako orri gisa: webgunean sartzean ikusiko den lehen orria izatea nahi badugu.

Orria bikoiztu: gure webgunean antzeko orri ugari sortu behar baditugu (eduki edo diseinuari dagokionaz) baliagarria izan daiteke; horrela, orri bat ongi egin eta horren kopiak erabili daitezke eta.

Aldatu orriaren izena: orriaren izena da nabigazio-barran (albokoan edo goikoan) agertuko dena; horregatik, gogoratu behar gara, orriari izenburua aldatzen badiogu goiburutik, hemen ere orriaren izena aldatzea.

Sortu bigarren mailako orria: gauden orrian azpi-orri bat sortzeko.

Ezkutatu nabigazio-barratik: nabigazio-barran ez da ikusiko, beraz webgunearen bisitariek ez dute ikusiko, baina ORRIAK atalean egongo da eta nahi dugunean ikusgai jar genezake.

Kendu orria gunetik: orria guztiz ezabatzeko.