Webgunea sortu dugunean argitaratu egin behar dugu. ARGITARATU aukerari sakatzean (goran eskuinean) leiho hau agwertzen da:
Lehenik web-helbidea zehaztu behar dugu (https://sites.google.com/koldomitxelena.net/ ondoren agertzea nahi dugun izena).
Ondoren nork bisita dezaken webgunea zehaztu behar dugu: gure domeinukoak (G Suiteko domeinua) edo edonork. Publikoa jartzen badugu, esan genezake gure qwebgunea bilatzaileetan (google, bing, yahoo ...) ez agertzeko.
Argitaratu ondoren
Webgunean aldaketak egiten ditugun bakoitzean ARGITARATU botoiari eman behar diogu jendeak aldaketak ikusi ahal izateko.
ARGITARATU botoiaren alboan gezitxo bat agertzen da eta hortik aukera hauetara iristen gara:
Argitaratu ezarpenak: goran ikusitako leihora eramaten gaitu, eta hemen helbidea nahiz nork ikusi dezaken alda genezake.
Ikusi argitaratutako gunea: jendeak nola ikusten duen agertzen da.
Desargitaratu: argitaratu aurreko egoerara itzultzen gara.