Google kapsulatzeak

YOUTUBE

Bi aukera daude YouTubeko bideoak txertatzeko:

  • Bideo-bilaketa: YouTuben bilaketa bat egin eta aurkitutako bideoa txertatu.
  • Kargatutakoak: noberak igo dituen bideoetatik aukeratu.

EGUTEGIAK (Calendar)

Nireak diren egutegia edo nirekin partekatuta daudenak txerta daitezke. Egutegiak aukeran sakatuz nireak diren eta nirekin partakatuta dauden egutegiak agertzen dira. Zerrenda honetan egutegi bat edo gehiago aukera ditzaket (Ctrl tekal sakatuta dagoela aukeratzen joan). Egutegi anitz aukeratzen baditut, guztiak batera geldituko dira erakusgai egutegi batean.

Edizio moduan Egutegi laukia aukeratuta daukagula ezarpeneko gurpiltxoan sakatuz, nola egutegia agertzea nahi dugun zehaztu genezake.

MAPA

Maparen aukeran sartuz gero Google Mapsen kokapen bat aukera genezake, edo aurrez gure Mapsen sortuta (edo gurekin partekatu dutena) ditugun mapa bat aukeratu genezake orrian txertatzeko.