Drive

Driveko fitxategi ezberdinak txerta genezazke orrrian: irudiak, bideoa, testu dokumentuak, pdf-ak, kalkulu orriak, aurkezpenak ...

Horretarako, eskuineko zutabean Drive aukerari sakatu eta Driven ditudan edukiak agertuko zaizkit. Bertatik aukeratu eta webguneko orrian sartuko da lauki batean.

Driveko karpeta bat txertatu nahi izanez gero, aukeratu karpeta eta beheran agertzen den txertatu sakatu.

Audio fitxategiekin ezberdina da: driven dudan audio fitxategiaren URLa kopiatuko dut eta gero kapsulatu aukerarekin txertatuko dut. Audioa partekatuta egon behar du esteka dutenentzat (edo nik nahi dudanarentzat).