Helburuak

HELBURU OROKORRAK

  • LHko ikastetxeekin harremanak landu

  • Euskarazko ahozko adierazmena eta adierazkortasuna lantzea

  • Teknologia gelan lan egiteko prozedurak ikastea

  • Testu bati dagozkion ilustrazioak egiten ikastea

  • Istorio bati egokitutako musika sortzen ikastea

  • Bideoz, audioz eta testuz osatutako ikusentzunekoak sortzen ikastea

  • Talde lanean jarduten ikastea

  • Sormena eta jarrera ekintzailea lantzea


IKASGAIKO HELBURU DIDAKTIKOAK

EUSKARA

  1. Ipuina denon artean irakurri eta ulertzea

  2. Ahozko hizkuntzaren ezaugarriak ezagutzea

  3. Ipuina 5 zatitan banatu eta talde bakoitzak bere zatia ahoz kontatzeko egokitzea

  4. Ahozko kontakizunerako lan banaketa egitea. Bere zatia kontakizunerako prestatzea.

  5. Eszena “antzeztu” eta ahotsa grabatzea


TEKNOLOGIA

  1. Teknologia gelaren egitura eta funtzionamendu arauak ezagutzea

  2. Erremintak ezagutzea eta segurtasunez erabiltzen jakitea

  3. Taldean ikasteko lanetan elkarlanean arduraz aritzen jakitea

  4. Objektuak adierazpen grafikoaren bidez irudikatzen ikastea (bozetoak, krokisak eta bistak).

  5. Marrazketa tresna tradizionalak ezagutzea

  6. Behar diren baliabideak aurreikustea: tresnak, materialak, denbora eta abar.

  7. Fluxugramak: eraiketa prozesuaren adierazten jakitea.

  8. Kutxaren eraiketa ekoizpen-teknika egokiz


PLASTIKA

  1. Testuak irudi bihurtzea. Ilustrazioak egiten ikasten hastea.

  2. Testu bati hobekien egokitzen den irudia hautatzen saiatzea.

  3. Egin beharreko lanak zuzen banatzea

  4. Taldean erabakitako ezaugarriei heltzea, marrazki guztiek batasuna mantentzeko.

  5. Kideen marrazkien edo proposamenen inguruko iruzkinak egitea era eraikitzailean.


MUSIKA

  1. Grabazio teknikak ezagutzea (Audacity)

  2. Arretaz prestatu eta interpretatu partiturak

  3. Bi ahotsez musika egitea

  4. Ikuskisunetan sarrera eta kreditoen funtzioa ezagutzea

  5. Talde lana lan egitea


INFORMATIKA

  1. Software espezifikoa erabiliz audio eta bideo zatiak kapturatzea, editatzea eta muntatzea, ikus-entzunezko proiektua sortzeko.

  2. Sortutako ikus-entzunezko proiektua argitaratzea.

  3. Ikus-entzunezkoa sortzen, errespetuz eta elkarlanean jardutea.