Faseak eta jarduerak

Hiru fasetan banatuko dugu unitatea:

AURKEZPENA:

Euskara ikasgaiko irakasleak egingo du aurkezpen orokorra (aurreko ikasturteetan egindako lanak erabiliko ditu eredutzat) eta taldeak antolatuko ditu.

Parte hartzen duten beste ikasgaietako irakasleek bere arloko jardunaren aurkezpen zehatza egingo dute.

GARAPENA:

Fase honetan, ikasgai bakoitzak bere esparrua jorratuko du. Ikasleek taldeka ipuin klasikoetatik gidoiak sortuko dituzte EUSKARA ikasgaiean, eta gidoi horietan oinarrituta kontaketen audio grabaketak egingo dituzte. Marrazki bizidunak izango denez, marrazkiak egiteko prozesuan bideo grabatuko dute PLASTIKA ikasgaiean, baina horretarako, aurrez kutxa magikoa eraiki beharko dute TEKNOLOGIA ikasgaiean. MUSIKA ikasgaiean ipuina girotzeko musika sortuko dute.

Kontaketaren grabazioa, marrazkien bideoa eta girotzeko musika egina dagoenean DBH 4. mailako INFORMATIKAko ikasleek bideoa editatutu eta muntai guztia osatuko dute.

AURKEZPENA:

Azken ekoizpena prest dagoenean LHko ikastetxe batera joango dira ikasle batzuk LH 5 eta 6ko ikasleei arkeztera, azken bideoa zein prozesua.

JARDUERAK IKASGAIKA

A. Hasierako fasea-Aurkezpena:

Euskara ikasgaian proiektua aurkeztuko da, azalpen orokorrak emanez. Ikasgai bakoitzak bere planifikazioa zehatzago azalduko die.

B. Garapenaren fasea:

Honako hauek dira ikasgai bakoitzean burutuko diren jarduerak:

C. Aplikazio eta komunikazio fasea:

Marrazki bizidun guztiak prest daudenean, Tutoretza orduan ikusiko dituzte ipuin guztiak eta bozketa bat egingo da (Google inprimakia) bi hoberenak aukeratzeko.

Aukeratutako marrazki bizudun horiek LHko ikastetxeetan aurkeztuko dituzte; gelako 4 ikasle eta editatu duten 4. mailako beste bi.