Ardatz metodologikoak

Arlo arteko proiektu moduan (PBL) antolatu da Unitate Didaktikoa. Ikasleei ikasgai ezberdinetatik helduko zaion erronka bat aurkezten zaie eta talde lana eginez lortzen dute. Erronkak ekoizpen bat, emaitza erreal bat, sortzea eta hau plazaratzea eskatzen die.

Taldeak 4 edo 5 ikaslekoak izaten dira eta, ahal den neurrian, heterogeneoak. Baina, aniztasun hau oso muturrekoa ez izatea komeni da, bestela ikasle batzuk alboratuta geldi daitezke eta.

Talde lanean jarduten ikasten du, bakoitzak ardura zehatz bat hartuz (koordinatzailea, bozeramailea, idazkaria, materialaren arduraduna …)