PROIEKTUA: "KUTXA MAGIKOA"

ZER DA?

DBH 1eko ikasleak Lehen Hezkuntzako ikastetxeetatik etorri berriak dira eta badute oraindik beraien ikastetxeekin lotura. Hori aprobetxatuz, LHko ikasleentzat, euskal ipuin klasikoetan oinarritutako marrazki bizidunak sortzea da proiektu honen helburua. Erabiliko dituzten ipuin klasikoak eguneratuak/egokituak daude; genero berdintasuna zaindua dute.

Gela bakoitzak ipuin baten marrazki biziduna egingo du, ahotsak, musika eta irudiak sortuz. Sortzen duten edukiarekin DBH 4. mailakoek ikus-entzuneko muntaia egiteaz arduratuko dira. Azken ekoizpena prest dagoenean LHko ikastetxe batera joango dira ikasle batzuk LH 5 eta 6koikasleei arkeztera, azken bideoa zein prozesua.


ZEIN DA HELBURU OROKORRA?

Prozesu sortzaile kolaboratibo baten parte izatea da helburua. Azken ekoizpena lortzeko ikasgai ezberdinetatik heltzen zaio prozesuari, eta hezkuntza-esperientzia transbertsala eraikitzen da, xede erreal eta praktiko batekin konpetentzia didaktiko oso ezberdinak jorratuz. Gainera, gure ikasleentzat hain premiazkoa den euskarazko ahozkotasuna lantzeko ariketa oso egokia da.

ZEIN DA METODOLOGIA?

Talde txikietan, talde bakoitzak bere produktua sortu arte, bidean topatuko dituzten zailtasunei aurre egin beharko diete, eta horretarako erabakiak hartu, ardurak banatu,...

NORTZUK PARTE HARTZEN DUTE?

DBH 1. mailako ikasleak dira protagonista nagusi.

Euskara ikasgaian euskal ipuina egokitu, gidoia sortu, eta ondoren, kontaketaren ahots grabazioak egin.

Teknologia ikasgaian, kutxa magikoa eraiki.

Plastika ikasgaian, ipuinen irudiak kutxa magikoan marraztu eta guztia bideoan grabatu.

Musika ikasgaian, marrazki bizidunarentzat hondoko musika sortu.

DBH 4. mailako ikasleak, Informatika ikasgaian, grabazio guztiak bateratu bideo edizioa landuz.


Amaitzeko Lehen Hezkuntzako ikasleei ipuinak aurkeztu zaizkie, prozesu guztia nola aurrera eraman duten azalduz.

.................................


Ideia https://www.ventanaaladiversidad.org webgunetik jaso dugu.