SARRERA

Hodei digitaleko txoko honetan energia fotovoltaikoari buruzko hainbat material aurkituko dituzu. Batxilergoan lantzeko prestatu dira, edukiari eta sakontasunari dagokionez. Hala ere, nahi duenak bertako eduki eta jarduerak arakatu eta komeni zaion moduan erabil ditzake, libreki.

Materiala 5 bloketan banatu da. Horietako bakoitzak teoria atal bat du eta ondoren gaiarekin lotutako zenbait jarduera planteatzen dira.

Jarduera gehienak ikerketan eta kalkuluetan oinarritzen dira eta ikasleak bere kabuz edo irakaslearen laguntzaz burutzeko modukoak dira. Ezkerrean duzu tokiaren mapa.