2.1 JARDUERA

EDUKI BLOKEAREN JARRAIPEN GALDERAK

A.- EGUZKIA

1. Nolako erreakzioa gertatzen da Eguzkiaren barruan?

2. Esan zein diren atmosferara heltzen zaizkigun eguzki-espektroaren erradiazioak. Eman horien portzentajeak.

3. Zein dira energia handiena ematen diguten erradiazioak?

4. Zein motatako erradiazioak heltzen zaizkigu lurrazalera? Azal itzazu.

5. Zeri deitzen zaio albedo-erradiazioa?

6. Zeri deitzen zaio “aire-masa” (AM)?

7. Toki eta egun berean, esan AM noiz den handiagoa, egunsentian ala eguerdian.

8. Egun eta ordu berean, esan AM non den handiagoa, Donostian ala Oslon.

9. Toki eta ordu berean, esan AM noiz den handiagoa, neguan ala udan.

10. Azaldu Azimut eta Altuera kontzeptuak.

11. Zeri esaten diogu “eguzki-konstantea”? Adierazi bere unitatea eta balioa zein diren.

B.- PARAMETROAK

1. Zer da eguzki-irradiantzia? Aipa itzazu unitatea, eta egoera ezin hobe bateko balio maximoa.

2. Nola daude erlazionatuta eguzki-irradiantzia eta eguzki-konstantea?

3. Zer da eguzki-irradiazioa? Eta eguzki-irradiantzia? Aipatu zein unitate erabiltzen dituen bakoitzak.

4. Zenbat kilowatt-ordu metro karratuko dira 36 Megajoule metro karratuko?

5. Zenbat kWh/m2 dira 10 Mj/m2?

6. Zer ulertzen duzu puntako eguzki-orduak esanda (PSH)?

D.- BIHURKETA SISTEMAK

1. Zer da puntako potentzia Wp?

2. Kalkulatu Ip puntako intentsitatea Vp = 15 V eta Wp = 85 watterako.

3. Wp = 125 watteko modulu batean, Ip = 25 A, zein izango da haren Vp?

4. Zein aldagai fisikok eragiten die gehien FV zelulen sorkuntza elektrikoari?

5. Zer da potentzia maximoko puntua (PMP)?

6. Definitu “eraginkortasuna”.

7. Zein da 0,5 m2 eta Wp = 85 watteko modulu baten eraginkortasuna? (probako irradiantzia: 1.000 W/m2)

8. Aipatu modulu fotovoltaiko batean gertatutako galera-motak.

9. Zergatik da zelularen errendimendua % 25 ingurukoa, baina FV modulu osoarena % 17?