1.2 JARDUERA

1.2 JARDUERA: KONTZEPTU ENERGETIKO BERRIAK IKERTU.

1.2.1 JARDUERA: energia-kontsumo globalean (ez energia elektrikoa bakarrik) oinarritzen den eta munduko herrialde esanguratsuenak azaltzen diren egungo grafiko bat lortu.

      • Azaldu grafikoan azaltzen diren unitateak eta horien esanahiak.
      • Grafikoak esan nahi duenaren inguruan azalpen bat egin.

1.2.2 JARDUERA: “Peak-oil” kontzeptua bilatu eta ikertu zer den. Horri dagokion grafiko eguneratua lortu eta azalpen testu bat idatzi.

1.2.3 JARDUERA: ikertu eta ondoren azaldu zer den “aztarna ekologikoa” kontzeptua. Ondoren, munduko zenbait herrialdek duten aztarna ekologikoa azaltzen den grafiko bat lortu eta txertatu.

1.2.4 JARDUERA: grafiko hau ikusi ondoren ikertu zehazki zer den GGI-a (Giza Garapenaren Indizea, gaztelaniaz IDH) eta iruzkindu grafikoak azaltzen duen ideia nagusia:

Iturria: www.undp.org (Nazio Batuen Garapenerako Programa)

Beheko grafikoa berdintsua da, baina eguneratuago dago eta Espainiaren kokapena ere agertzen da. Pertsonako kontsumoa urteko energia primarioari dagokio, eta unitatea (Kgep) petrolio kilogramoren baliokidea da.

Iturria: https://aguaenergiadecrecimiento.wordpress.com

Iturria: pixabay.com (CC)

1.2.5 JARDUERA: ikertu eta azaldu dokumentu batean “transition towns” mundu mailako mugimendua. Aipatu bertan haien abiapuntua, xedea eta ekintza planak zein diren.

1.2.6. JARDUERA: zer esan nahi du etxetresna elektrikoetako etiketa energetikoak? Ikertu, azaldu eta aipatu egungo legediak zer agintzen duen.

Iturria: pixabay.com (CC)