1.3 JARDUERA

Iturria: www.ree.es "Red Eléctrica de España"

1.3 JARDUERA: azpikoa, abenduko egun bateko sorkuntza hidraulikoaren grafikoa da. Ohar zaitez eguneko ordu batzuetan, bailara-orduetan hain zuzen ere, sorkuntza negatiboa dela (zirkulu gorriz nabarmendua).

Ikertu zer esan nahi duen sorkuntza hidraulikoaren balio negatibo horrek eta idatzi dagokion azalpena, bitxikeria hori arrazoituz.