Konturatu al zara askotan urruneko tokiei, gertakizunei edo pertsonaiei ematen diegula lehentasuna gureaz ahaztuta? Lagunak bisitan etorri, eta urrunera eramaten ditugu, inguruan zer erakutsi eta azaldu izango ez bagenu bezala.


Unitate honetan testu-mota berri bat landuko duzu, jakina, baina Ezkerraldea hobeto ezagutzeko aukera ere izango duzu. Sarri esaten dugu Ezkerraldeaz harro gaudela, baina nola maita dezakegu ezagutzen ez duguna?