1. Ezkerraldea Bizkaian


Askotan, gurea gutxiesteko joera dugu. Gure eskualdea gutxi ezagututa ere, ziur gai izango zarela Bizkaiko eskualdeak mapan zuzen kokatzeko. Ala ez?

1.1 Ezagutzen al zenituen eskualde horiek? Zenbat asmatu dituzu? Inolako laguntzarik gabe, esan zer dakizun Bilbo Handiaz, Enkarterriz, Durangaldeaz, Mungialdeaz, Busturialdeaz, Lea-Artibaiz eta Arratia-Nerbioiz.

1.2 Hona Iparraldetik zer eskatu diguten... Onartuko al diegu erronka?

Erronka.mp4

1.3 Dena argi? 

Lehenengo puntuan Bizkaia landu duzu, Ezkerraldea eta gainontzeko eskualdeak non dauden zehaztu duzu. Baina gure lagun berriek Iparraldetik idatzi digute, Lapurditik.

Begiratu ezazu ondoko irudian. Dena argi baduzu, aurrera!