11. Azken erronka
Erreportajea bukatu berri duzu: testu-mota eta Ezkerraldea ezagutzeko aukera izan duzu.
Gelakide batek esan dio irakasleari testuak luze geratu zaizkizuela eta asko direla, gainera. Guztiok ados egon zarete Iparraldeko lagunentzat erosoago izan litezkeela podcastak; izan ere, gazteoi irakurtzea baino, entzutea errazagoa eta erakargarriagoa egiten zaizue.
Hona hemen azken erronka: egin ditzagun podcastak, eskertuko digute eta!
11.1 Sarri mikrofonoak urduri jartzen gaitu. Apur bat prestatzen badugu, lasaiago eta hobeto egingo dugu.