Gizartean gertatzen diren aldaketak direla eta, etengabe egokitu behar da hezkuntza-sistema. Ezagutzak helarazi baino oskoz ere gehiago egin behar du XXI. mendeko hezkuntzak. Hain zuzen ere, belaunaldi berrien integrazio pertsonala, gizarteratzea eta laneratzea errazteko gaitasunak garatu behar ditu etengabe aldatzen den gizarte-testuinguru batean.
Ikuspuntu horretatik, "elkarrekin hobeto" bizikidetza-plana oso tresna baliagarria da ikastetxeek gaitasun horiekiko dituzten hezkuntza-helburuak berriz pentsatzeko, diseinatzeko eta bistarazteko.