Helburua eskola komunitateari baliabide eta estrategia pertsonalak, sozialak eta emozionalak ematea da, COVID-19 bezalako egoera bati aurre egin ahal izateko.
E-BUG PROGRAMAikasgelan erabiltzeko doako hezkuntza-baliabidea da, langaia mikroorganismoen mundua duena, bai eta infekzioak zabaltzeko moduak, eta haien prebentzioa eta tratamenduak ere.
E-Bug programaren atal bakoitzak irakasleentzako programazio zehatzak ditu, eta ikasleentzako laneko fitxa dibertigarriak ere bai, ikasgelan erabiltzeko modukoak. Horretaz gainera, animazioak, argazkiak, bideoak eta aurkezpenak daude —denak webgunetik deskargatu daitezke—, mikrobiologiaren alderdi korapilatsuenak argitzen laguntzen dutenak.
Nahi izanez gero, ikasleentzako fitxetako asko arbela zurian erakusteko moduko aurkezpen gisa deskargatu daitezke, horrela hainbeste fotokopia egin behar ez izateko.
Orrialde honen ezkerraldean dauden estekak erabil daitezke, banaka-banaka deskargatzeko baliabide-multzoko atalak, edo hemen bertan klik egin multzo osoa karpeta konprimitu bakarrean dena batera deskargatzeko (93 MB).