Zer garatzen du:
Arte Eszenikoko eta Musikako Batxilergoko lehen ikasturtean ematen da modalitateko irakasgai hau. Musika analisiarekin, koruarekin eta musika teknikarekin konektatuta dago. Koruaren eta ahots-teknikaren kasuan bezala, irakasgaiaren planteamendua funtsean praktikoa da eta taldeko jarduera sustatzen du.
Zer ikasten da:
Musika-analisia irakasgaiaren eduki teorikoetan sakontzen du eta praktikan jartzen ditu. Musika-hizkuntzaren elementuak lantzen dira: melodia, harmonia, erritmoa, musika-lanak interpretatu eta inprobisatzeko.
Helburua:
Helburu nagusia ikasleak musikaren bidez adieraztea da, eta, horretarako, ikastetxeak jarduera hori sustatzen duten ekimen guztiak babestu nahi ditu. Era berean, ikasleek musika-irakurketaren eta -idazketaren ezagutza handiagoa izan dezaten ahaleginduko da, arte-diziplina hori hobeto ulertzeko.
Jarduera praktikoak:
jardunaldiak ( Talent show), ekitaldiak, tailerrak, entzunaldiak (“soinuak haizean” ikastetxean bi kontzertueman zituzten: barrokoa eta emozioen kontzertua)