Zer ikasiko duzu?
2D, erliebe eta 3D irudietan proiektuak egiten ikasiko duzu. Batxilergoko lehen mailako irakasgairik praktikoena da.
Planteamenduak ez dira libreak, eduki eta teknika jakin batzuk garatzeko jardueretatik abiatzen dira, baina horrek ez du esan nahi lanak pertsonalak eta originalak ez direnik.
IKASLEEN PROIEKTUAK
2Dtik 3Dra papera erabiliz
3Dko lanak
Teknika ostuak eta gehigarriak
Materialak
Igeltsua, alanbrea, papera, buztina, poliestirenoa eta berrerabilitako era guztietako materialak erabiltzen dira.
Ikas-gelak
Bi ikasgelatan ematen da irakasgai hau. Klase horietan, planteatzen den edozein proiektu gauzatzeko hainbat material eta tresna aurki daitezke.