Modalitateko irakasgai hau Arte Eszenikoen eta Musikalen Batxilergoko bi ikasturteetan ematen da, baina interesgarria izan daiteke beste edozein modalitatetarako ere.
Giza ahotsa elementu ezezaguna da ikasle askorentzat, eta gorputzaren funtsezko zatia da. Diziplina honetan, komunikatzeko eta adierazteko baliabide gisa duen garrantziaz jabetzen saiatzen gara.
Ahotsaren erabilera egokiari arreta handiagoa eskaini beharko genioke.
Bi ikasturteetan ahots-teknika menderatzen saiatuko gara, arnasketaren kontroletik hasita, kantuaren teknikan irauteko ez ezik, ahoskera eta fonazioa hobetzeko ere.
Banakako jarduerak modu koordinatuan batuta, esperientzia eraikitzailea eta harrigarria lortuko da.
Institutuak ahalik eta jarduera gehienetan aktiboki parte hartzea sustatu nahi du.
Horretarako, musikalari buruzko bi tailer antolatu ditugu, Itziar del Val eszenako profesional baten eskutik.