EASO Politeknikoaren 2016-2018 plan estrategikoak, beste batzuen artean, arlo digitalaren helburuekin uztartu dauden honako ekintzak jasotzen zituen:
1.1.2.- Online baliabide funtsa sortzea, zeinek heziketa-ekintza desberdinei euskarria emango dien (interes-taldea: irakasleak).
1.2.1.- Erreminta digital egokiak identifikatzea ikaskuntza-irakaskuntza prozesuei laguntzeko (irakasleak).
1.3.2.- Ikasleei autoformakuntzarako baliabide osagarriak eskaintzea (ikasleak).
Bestalde, EASO Politeknikoak bere lanerako erreferentzia gisa digitalki konpetenteak diren heziketa-erakundeentzako Marko europarra #DigCompOrg erabiltzen du, zeinek beste batzuen artean honako deskriptoreak erabiltzen dituen:
46. Erremintak eta eduki digitalak lizentziadunak izaten dira beharrezkoa denean: Erakundeak edukietarako (adibidez, liburu elektronikoak, egunkariak), softwareetarako, aplikazioetarako, plataformetarako eta argitaletxeengandik edo hornitzaile komertzialengandik eskuratutako beste baliabideetarako lizentziei buruzko politikak eta prozedurak ezarriak dauzka
47. Hezteko baliabide irekiak sustatzen eta erabiltzen dira: Erakundeak aktiboki sustatzen ditu Hezteko Baliabide Irekien (HBI) erabilera/birkonbinazioa/sorkuntza eta Creative Commons lizentziak ematea, modernizatutako curriculumei euskarria emateko eta ikasleei beren ezaguera eta trebetasunak garatzeko eta ikaskuntzaren emaitza hedagarriak lortzeko aukerak emateko.
Hori guztiaren ondorioa da IKTak eta formakuntzari buruzko funtsen sorrera. Espazio hau baliabide desberdinetara sartzeko abiapuntua da, zein kultura irekiko lizentziapean irekian partekatzen baita.
Asmoa denboran hazten joatea eta ikaskuntza-ibilbideen proposamenekin osatzea da.