G-Suite Hezkuntzaren oinarrizko aplikazioek artxibo mota desberdinak sortu eta editatzea ahalbidetzen dute: testu dokumentuak, kalkulu-orriak, aurkezpenak, galdera-sortak eta marrazkiak. Artxibo hauek guztiak editatu ahala gorde egiten dira, beraz, ez dago gordetzen aritu beharrik; bakarrik gordetzen dira. Hodeian sortzeak aukera ematen du ekipamendua edizio erdian itzali eta ondoren Internetera konektatuta dagoen beste edozein ekipamendutan jarraitzeko, izan ordenagailua, smartphonea edo tableta.
Bigarren lerroan daudeneetara iristeko (Marrazkiak, Formularioak, Sites eta Nire mapak) Drivetik joan behar da: Berria > Gehiago.
Drivek lehenetsita dauzkan aplikazioez gain, beste batzuk erants daitezke norberaren beharren arabera. Aplikazio hauek ez ditu Googlek eskaintzen, Interneteko beste enpresa eta zerbitzuek baizik. Batzuetan beren webgunetik zuzenean erabil ditzakegu edo Driven txertatu, irisgarriagoak gerta dakizkigukeen. Ikus Driverako aplikazioak.
G Suite Educaciónen zerbitzu nagusiek pribatutasun politika bereziak jarraitzen dituzte hezkuntzako kontuetarako. Zerbitzu gehigarriek berariazko politikak edukitzen dituzte zerbitzu desberdinetarako. Orrialde honetan gorago aipatu diren aplikazioetatik Youtubek eta Mapsek beren politikak dituzte, zeintzuk Gmail kontu bati lotutakoaren berdinak diren. Bloggerek ere berariazko politikak ditu.