Bideo honetan Google Drivetik Gune berri bat sortzeko dauden hiru bideak erakusten dira: zerotik, txantiloi batean oinarrituz edo aurrez dugun site baten kopia eginez.
Nabigazio-barra mota aukera daiteke, hau da, horizontala edo bertikala, hondoko kolorea eta beste ezaugarri batzuk. Erakundearen logoa gehi daiteke baita ikuslearentzat erremintak konfiguratu ere.
Banner bat, pankarta bat, nola sortu ere erakusten du.
Gune baten itxuran aldaketak egin daitezke modu orokorrean, hots, Gune osoari eragiteko moduan, edo atal bati partikularki eragiteko moduan.
Bideo honetan gunearen gaia, goiburuak eta menuaren kokapena nola aldatu erakusten da.
Nahi diren edukiak antolatu eta aurkezteko orrialde-zuhaitz bat sortzeko unea iritsi da. Bideo hau aurrekoarekin batera sortu zen eta bertan orrialdeko goiburuen itxura nola aldatu erakusten da.
TXERTATUren bidez jatorri eta ezaugarri desberdinetako edukiak erants daitezke. Bideoan erakusten da nola txertatu orrialde desberdinetan eta nola antolatu.
Testuak, irudiak… txertatzerakoan komeni da irizpide ezagunen bat erabiltzea. Gune honetako Estiloak atalean komunikazioa elektronikoak hobetzeko IVAPek dituen proposamenak aurkezten dira.
Gunea prest dagoenean, argitaratzeko unea iritsi da. Bideo honetan prozesua erakusten da.
Bere erabileraren jarraipena egin nahi bada, Gunea Google Analyticsen kontu bati atxiki beharko zaio, Webgunearen Analitika atalean erakusten da nola.