Institutu batean helburu eta neurri-premia desberdinak dituzten web-argitalpenak topa ditzakegu:
Ikastetxearen webgunea: analitikak adierazten du zer bilatzen duten webgunera sartzen diren pertsonek eta baita bertara nola iritsi diren ere. Webgunearen eta bere zerbitzuaren hobekuntza bideratuko duten helburuak zehazteke daude.
Ikastetxearen kudeaketa-gunea: eduki erabilienak zeintzuk diren adierazten du analitikak. Horrek edukiok antolatzeko erari buruzko ideiak eskaintzen ditu, ibili beharreko orrialdeak mugatzearren.
Prozesu-orriak, zeinek funtsean informaziorako sarbidea erraztu nahi duten: Drive bidez eskuragarri dagoen dokumentazioa bada, garrantzitsua da bere erabilera neurtzea, ematen duen zerbitzuari buruzko hausnarketa egiteko eta hobetzeko edo hau sortzeak eta mantentzeak eskatzen duen ahaleginak merezi duen baloratzeko.
Modulu edo/eta zikloetarako orriak: orrialde mota hau ikasleek erabiltzera zuzenduta dago. Zein publikori zuzentzen zaion eta dokumentazio honetara zein epetan sartu beharko litzatekeen ezagututa, analitikak bere erabileraren neurria emango digu.
Bideo honetan gune bat nola konfiguratu ikus daiteke, bere erabilerari buruzko jarraipena egiteko Google Analytics bidez. Ez da datuen interpretazioan sartzen. (gazteleraz)