Asmoa norberarentzat idaztea, norberak erabiltzeko espazio bat edo dokumentazioa sortzea denean, ez dago beste batzuk baino ez estilo ezta gauzak egiteko modu baliagarriagorik ere. Alabaina, hirugarren pertsonentzat argitaratzen denean garrantzitsua da irizpide batzuk kontuan izatea. Batzuk irisgarritasunarekin lotutakoak (bai espazio publikoekin eta bai urritasunen bat duten pertsonak sartzerik izango luketen biltegiekin) eta beste batzuk edukien ulergarritasunarekin eta haietarako sarbidearekin.
IVAPk, “Komunikazio elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko” liburuaren bidez, argitalpen elektroniko bat sortzerakoan kontuan hartu beharreko hainbat irizpide eskaintzen ditu, bai formatuei eta bai edukiei dagokienean. Aurrerago IVAPk berak argitaratutako estilo liburuaren osagarria da.
IVAPen helburu estrategikoetako bat Euskal Administrazio Publikoaren eremuan kalitatezko komunikazioa sustatzea da. Liburu honen bidez irizpide batzuk ezartzen ditu, idazkera-, gramatika-, estilo- eta diseinu-prozesuei buruzkoak, sortutako ekoizpenak hobetzearren.