STEAM

Ibaibe Herri Ikastxea, proiektuka lan egiten duen ikas komunitatea da. Hezkuntza helburuetako bat, eskolan egiten diren zientzia proiektuei STEAM ikuspegia ematea da, sakonagoak izan daitezen. Horretarako, Lehen Hezkuntzako bostgarren eta seigarren mailan robotika lantzea aukeratu da, maqueen roboten bidez (irudian agertzen dena), microbite plakak programatuz. 5.mailako ikasleak igogailuak programatzen ikasiko dituzte, noraino igo edo jaitsi agindu ahal izateko, eta 6.mailakoek oztopoak gainditzen eta aginteak betetzen dituen robot ibiltariak programatuko dituzte.


Horretaz gain, ikasturtean zehar, gainontzeko irakasleei formakuntza emanez, hurrengo ikasturteetan STEAM proiektuak beste kurtso guztietara zabalduko dira, programazioetan islatuz.


STEAM proiektu hau LH-ko 3. zikloko ikasleekin gauzatuko da, 5. eta 6. mailako ikasleekin hain zuzen ere. Ibaibe Herri Ikastetxea 2 lerrotako eskola denez, proiektu hau 5. eta 6. mailako 2 talderekin gauzatuko da, A eta B gela, beraz 98 ikasle parte hartuko dute proiektuan.


Proiektu diziplina-artekoa izango da eta honako ikasgaiak landuko dira: Matematika, Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Arte Hezkuntza, Natur Zientziak eta Teknologia. Nahiz eta gehien bat proiektua STEAM siglak dituen gaietan zentratuko den.


Ikasleen pentsaera zientifiko, arazoak ebazteko eta sormena jorratzeko helburuarekin, ikerketa zientifikoan oinarrituko da. Terrarium baten barruan ekosistema ezberdinak sortuko dira, non, tenperatura eta hezetasuna kanpotik kontrolatu ahal izango diren, gaur egungo egoerari aurre eginez. Horretaz gain, ikasleek eskolako beste mailetako umeei zuzendutako tailerrak antolatuko dituzte proiektuari buruz berri emateko, baita gurasoei ere.


Era berean, proiektu honek ere kontutan hartzen du gaur egun daukagun egoera berezia eta planteatzen diren jarduera batzuk era telematikoan egiteko aukerak emango dituzte domotizazioa eta webcam kontrolaren bidez. Horri esker, bai komunitatean bai eskolan ez dauden pertsonek proiektua jarraitzeko aukera izango dute.