Euskara- Hizkuntza Normalkuntza

CON EL EUSKERA COMO EJE CENTRAL EN EL CENTRO PÚBLICO IBAIBE, EL OBJETIVO ES ABSORBER TODA LA COMUNIDAD ESCOLAR. ESTA ES LA IDENTIDAD LINGÜÍSTICA DE IBAIBE. 

Euskararen EZAGUTZA bultzatu, sendotu eta erraztu egin nahi dugu, baita euskararen ERABILERA indartu, zabaldu eta aberastu ere, 

EZAGUERA eta ERABILERA elkarren eskutik doazen fenomenoak baitira.

Baina erantzukizun handiena eskolakoa bada ere, ikas-komunitatea garen heinean etxeetan egiten duguna, adierazten edota transmititzen dugun jarrera positiboa eta aktiboa ezinbestekoa da helburu hauek aurrera ateratzeko. Guztion arteko lana izan behar da.

Zer egin dezakegu familian giro euskalduna mantendu eta hobetzeko:

· Zuen iradokizunak, laguntza, lana eta gogoak konpartitzeko Euskararen Batzorde Mistoan parte hartu.

· Zuen seme-alabak kalean jolasten, eskolako joan-etorrietan, etxean anai-arreben artean, ... euskaraz mintzatzen direnean, zoriondu eta anima itzazue.

· Umeak hurbildu euskararen mundura. Gaur egun aukera handiak daude: EITBko  programak, euskarazko komikiak eta liburuak, zinea, antzerkia, euskararen aldeko ekintzetan.

· Jarduera ludikoetan ere (eskolaz kanpoko ekintzetan) euskararen presentziari garrantzia ematea, euskara jolaserako ere erabiltzea.

· Euskara ezagutzen baduzu, animatu eta erabili. Oso lagungarria izango zaigu.