IPD - Ikastetxeko Proiektu Digitala

Gaur egun, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak pil-pilean daude gure gizartean. Halaber, joera da gero eta gehiago erabiltzea. Eskolak gizartearen zati bat izanik, inguruan gertatzen dena kontuan hartu behar dugu irakaskuntza-ikasketa prozesu egokia eta zentzuduna eskaintzeko.

Hori dela eta, gure ikasleak gizarte digitalizatu batean garatzeko prestatu behar ditugu. Baita irakasleak ere digitalki trebatuta egon behar dute, bai ikastetxearen antolaketa lana errazteko, bai curriculuma behar den eskakizun-mailarekin burutzeko.

Beraz, proiektu honen bitartez, 2020-2021. urtean hasi zen Sare Hezkuntza Proiektuari jarraipena eman nahi diogu, momentu honetan, dauzkagun indarguneak mantenduz eta aprobetxatuz, eta ahuleziei eta mehatxuei aurre eginez.

Hona hemen gure Ikastetxeko Proiektu Digitala:

IPD IBAIBE 2023 Maiatzak 31.pdf