IRRATSAIOAK
Irratsaioen helburua ahozko hizkuntza eta euskara orokorrean lantzea da.
ATALAK:
FINKOAK (hasiera)
a. Sarrera
b. Urtebetetzeak
HAUTAZKOAK (2 edo 3)
a. Menua
b. Asmakizunak, txisteak, esaera zaharrak…
c. Bertsoak
d. Ospakizunak
e. Albisteak (Eskola barruko berriak:txangoak, eskolatik kanpoko ekintzak…zein Barakaldoko berriak).
f. Elkarrizketak, inkestak...
g. Ba zenekien…
FINKOAK (amaiera)
a. Pertsonaia ezkutua
b. Azken agurra
Aste bakoitzean talde batek hartuko du ardura.
Ume guztiek taldeka parte hartuko dute, kontuan izanda, 5 irratsaio izan beharko direla gelaka (salbuespenak jai egunik badago).
Ordutegia
Irratsaioek , gutxi gora behera, 15 minutuko iraupena izango dute (11:30-11:45).