ESKOLAKO BEHATOKIA
ZER DA?
BBa ikastetxeko bizikidetza kudeatzeko organoa da. Bere xedea harreman positiboak eta bizikidetza osasungarria eraikitzen laguntzea da. Helburua komunitatekide guztiak baloratuak direla sentitu dezaten lortzea, baita guztiei entzun egiten zaiela adieraztea eta partaide direla sentiaraztea ere. Halaber erabakiak hartzeko orduan ardurarik badutela eta ikastetxeko bizitzaren parte aktiboa direla ere bai.
BBak, agian, bizikidetza-batzordeak ekar ditzake gogora. “BBa” kontzeptuarekin foro berri bat aldarrikatu nahi da, sarritan gertatu delako hasiera batean oso kontzeptu positiboa zuten bizikidetza-batzordeak, eguneroko errealitatean diziplina eta zigorra ezartzeko soilik erabili izan direla. Hori dela eta BBa dominazio-sumisio eskema guztiak desagerrarazteko, praktika demokratikoak sustatzeko eta berdintasunezko harremanak bultzatzeko sortzen da.
NORTZUK PARTE HARTZEN DUTE?
5. eta 6. mailako ordezkariak, irakasleak, aita eta ama boluntario bat, jantokiko arduraduna, atezaina, aholkularia, zuzendaria eta ikasketa burua.
Hiruhilean behin biltzen dira.
Helburua: eskolan elkarbizitza hobetu.