GURE JANTOKIA
Eusko Jaurlaritzak erabakitzen du borondatez aurkezten diren Bizkaiko 4 eskoletako (Markina , Urduña, Gernika eta Laukariz) jantokiak Guraso Elkarteetatik kudeatzea. Lau eskolak proiektu pilotu baten parte gara, aurrekontu berarekin beste kudeaketa modu bat posible dela frogatzen saiatzen ari garenak .
2017-18 ikasturtetik aurrera gure eskolako jantokia Gurasoen Elkarteak kudeatzen du. Gaur gure jantokiaren ezaugarriak ondokoak dira:
Eusko Jaurlaritzak, sukaldea, sukaldeko tresnak, sukaldariak eta begiraleak kudeatzen jarraitzen du.
Sukaldarien lana funtsezkoa da jantokiaren funtzionamendu egokia lortzeko. Beraiekin egiten dira, errezetak, kantitateak, osagaiak eta abar.
Eskolako jantokiko arduraduna, ikastetxe guztietan bezala eskolako irakasle bat da, jantokiko orduak antolatzen ditu da eta monitoreentzako eta ikasleentzako erreferentzia izaten jarraitzen du. Bera da familiekin komunikazioaz arduratzen dena.
Jantokiko Batzordea, erosketak egiten eta hornitzaileak kudeatzen duen eskolako familien taldea bolondresa da.
Ia lau ikasturte pasatu dira dagoeneko eta gure bidea eta lortutako emaitzak ikusita, esperientzia guztiz positiboa dela uste dugu. Bertokoak dira izan daitezkeen produktu guztiak . Ez bakarrik Mungialdean erositakoak, asko Mungialdean ekoizten dira. Eskualdean ekoizten den ekologikoa eta artisaua gure jantokian dago. Eta kontsumitzen ditugun produktu guztien ehuneko oso altua ekologikoa edo agroekologikoa da. Barazkiak, esnekiak, haragia, arrautzak, pasta, lekaleak, arroza, patatak ... guztiak ekologikoak dira. Eta errezetak etxekoak dira, gure sukaldariak dioen bezala "etxean sukaldatzea bezalakoa da". Ez dago izoztu prozesaturik, frijiturik, ez enpanaturik...etab. Produktua sasoikoa eta freskoa da. Ez dago gehigarririk, kontserbatzailerik, azukre edo gatz gehiegirik duten produktuak. Eta familiek kuota bera ordaintzen dute.
Edozein zalantza, kontsulta, informazio eskaera eta abar arazorik gabe galdetu hemen: pilotolaukariz@gmail.com
2024.ko Iraileko menua / Menu de Febrero 2024