Haur Hezkuntzako 3 urtekoen gelatik hasita, Matematikako proiektu berrian murgildu gara, INNOVAMAT hain zuzen ere, LOMLOErekin bat datorrena. Metodo honek ikasleei erronkak planteatzen dizkie esperimentazio, berbalizazio eta praktikaren bitartez.
Material manipulagarria eskaintzen du eta elkarlana eta elkarrizketaren bitartez erronkei bide desberdinak bilatzen laguntzen die ikasleei.
Ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzea eta literaturaz gozatzea dira programa honen helburuak.
Programa honek besteen artean honako ekintza eskaintzen du:
-Euskal Idazleen Elkarteak proposatutako idazlearekin ikastetxean bertan egiten den elkarrizketa- eta solasaldi-saioa.
Aurten, eta LOMLOEk adierazten duen bezala, Curriculum berria ezarri da Hezkuntza sisteman, honen xede nagusiak hurrengoak izanik:
Hezkuntza- sistemaren antolamendua berritzea.
Ekitatea eta inklusioa hobetzea.
Ikasleen emaitzak hobetzea.
Guztiontzako kalitatezko hezkuntza ematea.
Honez gain, lege honek printzipio batzuk markatu egiten ditu:
Hezkuntzaren helburua oinarrizko ezagutzak eta gaitasunak garatzea da. Honek oinarrizko jakintzak barneratua izatea eta hauek modu integratuan txertatzea ekarriko die ikasleei. Era honetan, gainontzeko egoera anitzetan suerta daitezkeen erronkak modu eraginkorrean ebatzi ahal izateko aukera emango die ikasleei.
Ikaskuntza pertsonalizatzea.
Bizialdi osoko ikaskuntza sustatzea.
Ikasten ikasteko, izaten ikasteko, egiten ikasteko eta elkarrekin bizitzen ikasteko gaitasunak garatzea.