Hezkuntza Sailak autobus bat jarri du eskolako eragin eremuko ikasleak (Laukariz, Zabalondo, Basozabal, …) garraiatzeko, bere ibilbidean geltoki batzuk ditu. Autobus horren zaindaria Consuelo Azkue da.
8:20ean San Lorenzo bidetik irteten da eta hainbat geldialdi egiten ditu ibilbidean zehar.
2012-13 ikasturtean "goiztiarren gela" sortu genuen.
Gela horren ordutegia 08:00etatik 09:00etara da.
Ikasleak jagole batekin egoten dira.
IGEk kudeatzen du.
Prezioak:
-IGEko bazkideentzat: 30€ hilero
-IGEko bazkideak ez direnentzat: 35€ hilero
-Egun solteetan geratzen direnentzat: 8€ eguneko, baina beti gehienez 35€ ordainduz hilero.
Kontuan izan behar duzuena:
Jantokiari buruzko edozein aldaketa, Jantokiko arduradunari jakinarazi behar diozuela, zuzen, emailez (laukarizjantokia@gmail.com), eta ez zuen seme alaben tutoreari, edo beste bide bat erabiliz, bestela, ezinezkoa da informazio hori guztia zentralizatzea.
Menu edo dieta bereziak onartuko dira, janari-alergia edo intolerantziaren bat dela eta, espezialistaren mediku-txosten ofizialak hala gomendatzen duenean. Txosten horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: Jankideak alergia, intolerantzia eta abar dizkion janariak, eta janari horiek ustekabean hartuz gero erabili edo jarraitu beharreko protokoloa ere.
Asteazkenetan eta ordutegi trinkoa denean, lehenengo txandako umeek aukera dute ordu bietan edo hiruretan irtetzeko, ez tarteko denboretan, ezin baititugu taldeak zaintzarik gabe utzi eta hartutako erabakia mantentzea eskatzen da, ez bada arrazoi pedagogiko edota justifikatu bategatik. Atean itxaron eta arduradunak edo begiraleak aterako du zuen seme-alaba.
2 eta 3 urtekoen gelako ikasleek bazkaldu ostean, siestan ez badira geratzen, etxera joan daitezke.
Jantokiko orduan eskolako jantokiko erabiltzaileak ez diren ikasleek ezin izango dira etorri eskolako patiora klase ordurarte.
Jantokietarako aginduak dionez, falta izan den %50 deskontatuko da, baldin eta gutxienez 5 egun jarraian falta ezkero eta 24 orduko aurrezpenaz jakinarazten bada, e-mailez, arduradunari.
Kuotak itzultzea greba kasuetan:
- ikastetxeak jantoki-zerbitzua eskaintzen ez badu, itzuli beharreko zenbatekoa
jantokiko kuotaren % 100 izango da.
- ikastetxeak jantoki-zerbitzua hezkuntza-maila jakin batzuetan soilik eskaintzen
badu, itzuli beharreko zenbatekoa jantoki-kuotaren % 100 izango da, jantoki zerbitzua eskaintzen ez duen hezkuntza-mailetan.
- ikastetxeak jantoki-zerbitzua eskaintzen badu, jantokira joaten ez diren jankideei itzuli beharreko zenbatekoa absentzia-egunei dagokien jantokiko kuotaren % 50 izango da, betiere gutxienez 24 ordu lehenago abisatzen badu.
Ikasle jankideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jantokiko bekarik jasotzen badu, ezin da inola ere ezer itzuli, Hezkuntza Sailak ez badu bestelakorik agintzen.
Kuotak behin eta berriz ez ordaintzea, jantokiko plaza galtzeko arrazoia izan daiteke.
Hirugarrenen datuetan (e-mailak, kontu korronteak, edota telefonoak) aldatuz gero. Hainbat lasterren abisatu e-mailaren bidez, aldaketak egin ahal izateko.
Urriaren 15-etik aurrera ez dira jantoki ordutegi eta egutegiak aldatuko, zarratu egingo dira zuok emandako informazioen arabera, zerrendak itxi egin behar baitira.
JANTOKI KUOTAK
2022-23 IKASTURTEA
* Kuota motak:
-Ohiko jankidea: 4,60 € /eguneko.
-Garraio eskubidea duen ohiko jankidea: 3,30 €/eguneko. Garraioa erabiltzeak ez du nahi esan garraiatuen kuota izatea.
-Ez ohiko jankidea: 5,20€/ eguneko.
* Kuoten zenbatekoa eta ordainketa epeak, Eusko Jaurlaritzak zehaztuko ditu.
* Konfinamenduek eragindako ez etortzeak, iraupen luzeko ez etortzeak, edo egoera berezien ondorioz ez etortzeak, Eusko Jaurlaritzaren aplikazioaren bidez kalkulatuko dira berriro hurrengo kuotan erabakiz zenbat itzuli.
Jantokiko gaiei buruz hitz egiteko, ipini kontaktuan jantokiko arduraduna den Julen Rodriguezekin e-mailera ohar bat idatziz.
laukarizjantokia@gmail.com (egunero)