ESKOLAKO ALDIZKARIA MARTXAN DAGO!
HAMEN DOZUE LEHENENGO ETA BIGARREN ALEAK!!!
MENUAK IKUSGAI GURE SITEAN ON EGIN LAUKARIZ
LAUKARIZ BIZIA PROIEKTU BERRIA martxan dago. Tailerrak egin ostean, orain lan handia daukagu hau dena kudeatzeko. Horretarako, eskola barruan Natura txokoa jarri dugu, bertan, solora joateko ordutegia, jarraipen koadernoa eta lanen kontrola agertzen da. Gure ikasleak oso pozik daude proiektu honekin eta baita irakasleok ere!
Euskal Herriko hazien saretik, Fruta arbol zaindariak izendatu gaituzte Laukarizko eskolako komunitateko kideoi. Eskolan 14 sagarrondo ezberdin landatu ditugu guraso elkarte, Butroi bizirik, On egin Laukariz eta eskolaren babesarekin.
14 sagarrondo horietatik, 4 reineta dira, beste lau "Greña acida", hiru Etxaguen barietatea eta gainontzeko hirurak sagarrondo gorriak dira.
Ia guztion artean, zaintzen ditugun!
BIGARREN PROIEKTUAREKIN HASITA GAUDE: Oraingoan eskolako etapa eta ziklo bakoitzetik proiektu ezberdina atara da eta azken ekoizpena guztion arteko aldizkaria izango da.
Animaliak
Ekosistemak eta Euskal mitologia
Zientzia
Zentzumenak eta Planetak
2025-2026 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA
Laster matrikulazio garaia hasiko da. Otsailaren 3tik 14ra arte. Publikoa da bidea. Aukeratu Laukarizko eskola publikoa!
Bitartean ikusi gure eskolako bideotxoa!
PROIEKTUAREN AMAIERA: Bueno, abenduan gure proiektuarekin amaitu genuen, denboraren makinarena. Asko asko ikasi dugu pasa den hiruhilabetean.Laster proiektu barri batean murgilduko gara bitartean... Laburpen gisa hona hemen egin duguna:
EITB MARATOIA: Pasa den astean, asteazkenean, EITB Maratoirako gure bideoa grabatu genuen. Laster ikusgai egongo da Eitbko web orrialdean baina bitartean hemen daukazue bideoa. Zelako seme-alaba artistak dituzuen!
Jadanik ikusgai etbko web orrialdean: https://www.eitb.eus/eu/eitb-taldea/eitb-maratoia/bideoak/osoa/9369872/bideoa-mungiako-laukariz-herri-eskolak-lipduba-egin-du-aukera-berrien-alde/
AZAROAREN 25ean, EMAKUMENGANAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO EGUNA izan zen eta Eskolan azaroaren 24an ospatu genuen. Eskolako sarrera apaintzeaz gain, gelan gai honen inguruan solasean ibili ginen, EZ BETI DALAKO EZ!.
Zuhaitz bat jarri genuen eskolako txoko batean eta gure ikasleek eskuekin hostoak ipintzen ibili ziren. Polita gelditu da ezta?
NEGUTEGIA MARTXAN!
AZAROAREN 17an, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek Negutegia garbitzen ibili ziren Albertoren laguntzaz. Hain ondo garbitu zutenez , berakatzak ere erein zituzten.
Aurrera gure negutegia!
GAU BALTZA: Urriaren 31an eta gure ohiturak suspertzeko asmoz Gau Baltzari keinu txiki bat egin genion. Eskolako sarrera atondu genuen Haur hezkuntza eta Lehen hezkuntzako ikasleen kalabazakaz, orbelekin, trapu zaharrak jantzi eta aurreko ostiralean eta egunean bertan egindako eskulanez bete genuen eskolako sarrera.
2023ko irailaren 28an Lehen Hezkuntzakook bidegorritik tipi tapa joango gara Mungira arte "Oinezbusa" izeneko ekimenean parte hartzeko.
Gogoratu, ahal izanez gero kamiseta berdea ekarri eta baita motxila txiki bat uraren kantinploragaz. TIPI TAPA TIPI TAPA, MUNGIRA!!