Guraso-elkartea eskolako kide garen gurasoen elkartea da, eta ikasleen ongizaterako jarduerak antolatzen eta kudeatzen ditu eskola-bizitza osoan zehar.
Lan hori egiteko, beharrezkoa da familia guztiok gure aletxoa jartzea. Gure ustez, familia guztien parte-hartzea ezinbestekoa da, eta zuek elkartzera animatzen zaituztegu.
Jarraian, gure zereginak:
Eskola-asegurua kudeatzen dugu.
Goiztiarren gela antolatzen dugu.
Eskolaz kanpoko jarduerak kudeatzen ditugu.
Eskolako jantokia Jantoki Batzordearen bidez kudeatzen dugu.
Mungiara irteerak ordaintzen ditugu Udalak antolatutako jardueretarako: Santa Ageda, Erreka eguna, etab.
HHko ogia ordaintzen dugu.
Gabonetako festan parte hartzen dugu.
Ikasturte amaierako jaia antolatzen dugu.
Egutegiak egiten ditugu.
LH6ko agur oparian parte hartzen dugu.
Familientzako hitzaldiak antolatzen ditugu.
LH6ko bertsolaritzako klaseak ordaintzen laguntzen dugu.
Korrikan eta Euskaraldian parte hartzen dugu.
Beste erakunde batzuetan ere parte hartzen dugu: Interampas, Udala, BIGE…
OOGn parte hartzen dugu, eta, hala badagokio, haren batzordeetan (Covid-19…).
Eskolako Zuzendaritzarekin elkarlanean ari gara.
Ikusten duzuenez, zeregin asko ditu guraso-elkarteak. Gainera, ikasturte bakoitzean ideia edo behar berriak sortzen dira.
Gure interes nagusia familien eta gure seme-alaben ongizatea sustatzea da, haien hezkuntzan inplikatuz. Eskola leku hobea bihurtu nahi dugu, horregatik, familia guztien lankidetza eskatzen dugu. Zenbat eta familia gehiago izan, orduan eta proiektu gehiago gauzatu ahal izango ditugu eta, horrela, gure helburuetako bat lortuko dugu: komunitatea sortzea.
Azkenik, jakinarazten dizuegu guraso-elkartearekin bat ez egiteak aparteko gastuak eragingo dizkiela eskaintzen ditugun zerbitzuak eskuratu nahi dituzten familiei, eta, kasu jakin batzuetan, ezin izango direla jarduera batzuetaz baliatu.
Uste dugu lankidetzarik ezak eragin negatiboa duela, eta desberdintasunak sor ditzakeela; hori saihestu nahi genuke. Gainera, ahalegin handiagoa egin behar da Zuzendaritza Batzordea osatzen dugunontzat, jarduera batzuk konplexuagoak bihurtzen baitira.
Kontatu dizuegun guztiagatik, familiei eskatzen dizuegu elkartzeko eta, ahal den neurrian, guraso-elkartean parte hartzeko.
Edozein zalantza, iruzkin edo iradokizun egiteko laukarizgurasoak@gmail.com helbidera idatz dezakezue.
Eskerrik asko zuen arretagatik,
Zuzendaritza Batzordea
AMPA LAU HARITZ GURASO ELKARTEA