Eskutitz bat zuretzat

Postari bilakatzen garenean prozesu luze bat jarraitu behar dugu eskutitzak beraien jabeei iritsi ahal izateko.

Begira nola egiten dugun lan!

1. Postarien biserak jarri eta poltsak hartuta...Postari bilakatzen gara! lehenengo, postontzia irekitzen dugu.

2. Bertan dauden eskutitz guztiak hartu eta gure poltsetan sartzen ditugu.

3. Eskutitzak sailkatzen denbora dexente pasatzen dugu.

4. Eskutitzak gelaka sailkatuta uzten ditugu.

5. Gela bakoitzak jasoko dituen eskutitz kopurua apuntatzen dugu.

6. Guztira zenbat eskutitz jaso diren kalkulatzen dugu.

7. Eskutitzak ondo sailkatuta poltsetan sartzen ditugu.

8. Gela bakoitzera joan eta dagokizkien eskutitzak banatzen dizkiegu.

9. Azkenik, hilabete osoan gela bakoitzean zenbat eskutitz jaso diren kalkulatzen dugu. Ondoren, grafiko batean irudikatzen dugu.