Danborrada

Begira zenbat lan egin dugun 1. eta 2. mailakoek San Sebastian eguna antolatzeko. Prozesu luzea izan da baina oso ondo atera zaigu eta asko ikasi dugu!

ZAPIEN ETA TXANOEN BANAKETA

Eskolako ikasle eta irakasle guztiei danborradako txanoak eta zapiak banatu dizkiegu. Horretarako, gela bakoitzeko ikasle-irakasle kopurua kalkulatu, txanoak eta zapiak zenbatu eta sailkatu egin ditugu.

Kopuruak kalkulatzen.

Mural handia egiten.

Txanoak zenbatzen.

Txanoak sailkatzen.

GURE DESFILEAREN IBILBIDEA

Nondik nora joango garen ikusteko Intxaurrondoko planoa aztertu dugu.

DESFILEAREN KOKAPENA

Nola kokatuko garen jakiteko, gela bakoitzeko ikasle eta irakasleentzat plano handi bat egin dugu. Hau egiteko ere, kalkuluak egin behar izan ditugu...

DANBORRADAKO JANTZIAK

Militarrak, urketariak, sukaldariak, kantinerak, gastadoreak... aztertu ditugu. Gure eskolako desfilean sukaldariz eta urketariz jantziko garenez, hauen hiztegia ikasi dugu.