Non dago Wally?

Intxaurrondo Hegoan dago!!

Leireri Wally iritsi zaio etxera!!! Zer dela eta??? Parisen bizi den bere lehengusuak bidali dio berak eta bere gelakideek Donostiari buruz gauza interesgarriak ezagutzeko. Dirudienez Wally desberdinak dabiltza munduko herrialde desberdinetan zehar... A ze proiektu interesgarria jarri duten martxan Pariseko FROMENT eskolan!

Leirek gurekin elkarbanatu nahi izan du esperientzia hau eta laguntza eskatu digu Wallyren galderei erantzuteko.

- Zein da Donostiako janari tipikoa?

- Zein da bertako jantzi tipikoa?

- Zeintzuk dira hemengo kirolak?

- Zein eraikin ospetsu ditugu?

- Nolakoa da gure klima?

- Zeintzuk dira bertako animaliak?

- Zein jai ospatzen ditugu? zein dantza dantzatzen ditugu?

Oso gauza interesgarriak atera ditugu denon artean. Orain, Wally Parisera itzuliko da guk emandako informazioarekin eta argazkiekin.